HELBURUAK ETA LAN-ILDOAK

Eraldatzeko teknologia
hidrogenoaren logistika

Logistikako ekosistema baten ikerketa eta garapena eta hidrogenoaren banaketa eraginkorra eta lehiakorra

HELBURUA

Hidrogenoa gordetzeko, kudeatzeko eta banatzeko ekosistema berri bat

Proiektuaren helburu nagusia hidrogenoaren logistika eta banaketarako ekosistema eraginkor eta lehiakor bat ikertzea eta garatzea da, monitorizazio- eta datu-kudeaketa-eredu propioekin, baita Swapping Sistemaren bidezko dispentsazio-kontzeptu berri batekin ere, mugikortasun urbanoan aplikagarria eta beste sektore batzuetara ere zabaldu daitekeena, hala nola etxeko erabilera edo kontsumo txikiko aplikazioetara.

HIRU ARDATZ TEKNOLOGIKO

Hiru berrikuntza eremu, ekosistema bakarra

HELBURU ZEHATZAK

Kontzeptutik sistema seguru, eraginkor eta iraunkor batera

04

SWAPPING GORDAILUAK
Swapping gordailu bersatilak garatzea, osagai arin eta jasangarrietan oinarrituak.

05

JASANGARRITASUNA
Hidrogeno berriztagarriaren biltegiratze, banaketa eta erabilera sistemaren bizi-ziklo osorako irtenbide jasangarri.

LAN-ILDOAK

Kontzeptualizaziotik balioztatzera

01. Sistemaren diseinua eta kontzeptualizazioa:

Swapping ekosistema osoaren diseinua markatuko duten baldintza teknikoen eta erabilera-kasuen (automobila, motorra...) definizioa.

02. Kudeaketa logistikoko plataforma digitala:

Monitorizazio- eta optimizazio-plataforma elikatuko duten eredu prediktibo eta algoritmoen garapena, emaitza gisa demostragailu funtzional bat lortuz.

03. Hidrogeno-biltegiratze sistema:

Hidruro metalikoen biltegiratze-unitatearen eta presio-intentsifikatzailearen garapena eta probak.

04. Dispentsazio-sistema (swapping gordailua):

Gordailu trukagarriaren prototipoaren diseinua, fabrikazioa eta proba: arina, segurua eta erabiltzeko erraza.

05. Integrazioa eta balioztatzea:

Sistema osoaren muntaia eta haren errendimendua, fidagarritasuna eta segurtasuna laborategi-ingurunean balioztatzea.